Bira

Michoacan

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Michoacaneko Purepechas indioak borrokan dabiltza hilabeteotan. Cheran herria harresiz setiatu dute horko hamazazpi mila biztanleek arbola suntsitzaileen sarraskiak trabatzeko. Alabaina, urte hasieraz geroztik, zuhaitz ebaketa ilegalak obratzen dituzten talde kriminalek jadanik zortzi mila hektara oihan xehekatu dizkiete, oihana eta arraxina jendalde arrunten irauteko baliabideak direlarik.

Mariachisez lagundurik, Michoacaneko xendrak abesten ditu Aida Cuevak, herriak, emazteen irriak eta ipularrean ageri den zakur beltz amikatuak. Baina ez da alaiatzeko garaia, saldo harmatuek beldurra hedatzen dutelako inpunitate osoan: apirilan bi indigena hil zituzten, lekuan lekuko poliziek erhi ttittila kantitu gabe. Suak pizten dituzte, harriak aurtikitzen esku huska. Hiritartasun eskasa daukaten herritarrentzat segurtasun eza nagusitzen da Michoacanen ere, Mexika herri guztian bezala, drogaren kartelak, giza-trafikatzaile sareak eta gaizkile ekonomikoak harrotzen direla.

Amanace otra vez entre tus brazos...

Indigenak landerrean dira boteretsuek aberastasun naturalez biluzi behar dituztelako, Arizonaren bihotzetik Amazoniaren erraietaraino, Michoacanen barna.

Que lo digo llorando de rabia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.