Itxaro Borda

Merkatu intimoa

2025eko martxoaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Jostailu sexualen merkatua boom betean dago. Norberak plazera dastatzeko dituen moduak biderkatzen ari dira argiki. Merkatua aldatu da arras: gizonezkoen alor ahalketsua edo zena, emazteek eta gazteagoek arakatzen duten eremu ekonomiko emankorra bilakatua da dagoeneko. Deabruak, frufruz eta arrosez janzten dira, mundua bestela kilikatzeko. Baionan ez, baina entrabaleko hiri frankotan, oinezko karriketan irekitzen diren denda kokinak kausitzen dira, diskurtso berriekin: masturbazioaren atsegina goresten da ahoan bilorik gabe, kontsentimenduaren ezinbestekoa, ikarak, izarak eta gailuak probatzen dira...

Izena kanbiatu zaie: sex shop zirenak gaurkoan love shop deitzen dira, hori bai, beti ingelesez, hizkuntza hau menturaz glamourragoa delako. Bezeroak emazteak dira gehienetan, kuirrak eta bikoteentzat tresna eta olio kitzikagarri bila datozenak. Pertsona bakartiek ere denda hauen ateak bulkatzen dituzte, gorputzen kontrola berreskuratu aldera. Ongizate sexualak ongizate orokorra bermatzen du. Ustea hori da behintzat eta uste soil horrek benefizio animalak ekar ditzake. Ez dena gutxi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.