Onintza Enbeita

Memoria

2024ko irailaren 28a
05:00
Entzun

Errelatoa, elkarbizitza, zoru etikoa... berba ederrak dira borondate onez lantzen direnean. Gure herrian, ordea, ahoa betetzeko baino ez dira erabiltzen. Gogora institututik kanpo geratu dira estatu-indarkeriak eragindako biktimak. Horrek erakusten du zenbaitek memoria partziala eraiki nahi dutela. Edozein gatazkatan daude alde bi, eta edozein aldetan daude biktimak. Egokiena horien guztien egia entzutea litzateke, baina hemen, gizartearen zati bati esan egiten zaigu zer den kontatu behar duena. Ni parte sentitzen naizen leku sozialean gaudenoi, behin eta berriro esaten zaigu zer den egin behar duguna: esan ezazue ETAren indarkeria kondenatzen duzuela eta egin duzuen guztia txarto egon dela. Hori bai, beste guztiek nahi duten guztia esan dezakete.

Besteen egia zapaltzeak ez dio inori arrazoi handiagoa ematen. Ezta norberarenak ez diren minak eztabaidatik aldentzeak ere. Nik ere nahi dut elkarbizitza sanora iritsi, baina momentuz ikusten dudana da elkarbizitzatik adiskidetzera tarte handiegia daukagula. Ez naiz fidatuko nire mina ikusteko gai ez denarekin.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.