Onintza Enbeita
BIRA

Memoria ariketa

2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Memoria laburreko herria gara. Urte bi eta erdi baino ez dira joan Zaldibarko luizitik, baina mendeak pasatu direla dirudi. Ez dakigu nora eramaten dituzten lehen Zaldibarren husten zituzten hondakinak, baina ingurumenaz eta jasangarritasunaz hitz egiten digute kanpainaurre elektoralean daudenek. Jasangarritasunaz hitz egiten digute, baina Gipuzkoako erraustegiak martxan jarraitzen du. Orain, gainera, GHK-k dioxina eta berun astunak dituzten urak Zurriolara botatzeko baimena eskatu du. Dena normal. Atez atekoa izugarrikeria handia izango zen arratoiak erakartzen omen zituelako, estetikoki itsusia zelako eta inora ez garamatzaten beste aitzakia batzuengatik. Pentsatzen hasita, orain daukagun hondakinen kudeaketa baino hobea izango zela ziurtatzeko moduan gaude. Ez dugu arratoirik saihestu, eta geure burua arriskuan jartzen ari gara.

Azken urteetan hondakinen inguruan izan diren eztabaida antzuak gogoratzeak lotsa ere eman behar liguke. Eta aurrera begira gaiari sakontasunean heltzeko ausardia ere bai, bide batez. Ez dakit egingo dugun, edo hauteskundeek lokaztuko duten berriz ere hondakinen gaia. Txarrena pentsatzeko moduan gaude, baina inori itxaron gabe, herritarrok ere zerbait egin beharko genuke. Besterik ez bada, memoria ariketa bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.