Itxaro Borda

Medikuan

2025eko urtarrilaren 9a
05:00
Entzun

Lagun hurbilak kontatu zidan Baionako Xina ostatuko terrazan geunden batez, zintzurraren azterketa baten egitera joan zelarik medikuak trufaz eta burlaz bezala ikertu zizkiola soka bokalak, sudurretik sartu zion kamera txiki baten bidez. Ordenantza esplikatzen zion unean gero, goitik behera, bitxiki begiratzen ziola ere ohartu zen bere adineko andre gorputz argamasarekiko ahalkea hazi zitzaion arte. Ez zekien non jarri, zer egin haragi meta horrekin eta medikuaren ustezko mespretxu oldea nola geldiaraz.

Oraino ere harriturik segitu zuen: «Normalean ez naiz horrelako egikerez formalizatzen, ohitua naizelako lanean, dendetan edo medikuetan gaizki tratatua izaten eta laidoak jasotzen, baina hor, Mona Cholleten Sorginak liburuaren azken kapitulua irakurri berritan, espezialista horren portaeraz jabetzean, argi zitzaidan gizon hori bere mediku-boterearekin jostatzen zela nire gutxiesteko. Edo bederen nire paziente konfort-gunetik jalgiarazteko. Ez dut ulertu, arraileria on-huts horren aitzakian, urteko bigarren eguneko eraso inplizitu hori...».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.