Onintza Enbeita

Medikuak

2024ko azaroaren 22a
05:00
Entzun

Azkenaldian mediku asko ikusi ditut. Espezialitate askotakoak. Hala tokatu da. Asko izan dira euskaldunak, baina euskaraz agurtzeko gai ez direnak edo gogorik ez dutenak ere makina bat. Denekin izan naiz edukatua eta errespetutsua. Batzuetan ez dudalako eztabaidarako gogorik izan, beste batzuetan oso zaurgarri sentitu naizelako kontsulta barruan, eta inoiz kontsulta ez delako nirea izan. Laguntzera baino ez noanean, kontsultarako deitu diotenak hitz egin dezan uzten dut. 

Ez dakit zenbat diren euskararik ez jakitearren lanik gabe gelditzen diren koitaduak. Ez dakit zenbat diren euskaldun zaharrak izanda plaza atera ezinda gelditzen direnak euskara azterketen zailtasunagatik. Ez dakit zenbat espainiar mediku gelditzen diren Euskal Herrian oposiziorik egin gabe euskararik ez dakitelako. Ospitaleetako errealitatea ikusita, ordea, ezin dira asko izan. 

Aurrekoan, ni baino gazteagoa den mutil batek esan zidan medikurik gabe geldituko garela euskararen exijentziagatik. Barre egin nion eta barreka jarraitzen dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.