Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Mauka

2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Taxia abiatu orduko hasi da hizketan emakumea: «Begira, ba , hobeto pentsatu dut, eta, Abandoibarran, Iberdrola Dorrearen alboan, bi atiko ez, hiru erosiko ditut. Zuek arduratuko zarete papeleo guztiaz, ezta?». Gizonak burua astiro astinduz adierazi dio erabateko onespena.

Leihotik kanpora begiratu du andreak, eta jende talde bat ikusi du espaloian, Bankuak hiltzaileak, desjabetzerik ez! jartzen duen pankartari helduta. «Inozoak», etorri zaio burura, baina «gizagaixoak» esan dio alboko gizonari: «Larri ari dira jartzen kontuak, e? Suizidioen hori gogorra da... Eta, domino efektua izan dezake, eta ez da komeni... Bai, konpondu behar da desjabetzeena... moratoria... edo haserrea arintzeko zerbait...». Onespena berriro ere gizonak. «Baina gurera itzuliz, Abandoibarran hiru atiko erostea ideia ona da, ezta? Arriskurik ez diozu ikusten, ez?». Hortz zuri-zuriko irribarrez erantzun dio gizonak: «Teresa, ondo dakizu zu eta zure klubekoentzako ez dagoela arriskurik. Behin diru kopuru jakin bat iritsita, diru horrek dirua ekarri baino ez duela egiten». Ahotsa apaldu, eta ia xurxulaka erantsi dio: «Gure artean, krisia mauka da zuentzat».

19,96 markatzen du taximetroak. 20 euroko billetea eman dio andreak gidariari, eta eskua luzatuta jarraitu du bueltan 4 zentimo jaso arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.