Itxaro Borda

Masakoak

2025eko urtarrilaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Zoriontsu bizitzeko ezkutuan bizirautea hobe dela dio zuhurtzia arruntak. Eta egia da. Amazoniako oihanean badira oraino hainbat populu ezezagun, behiala Europatik etorri lur eta aberastasun ustiatzaileekiko harremanik ez daukatenak. Duela gutxi Masako izenaz bataiatu duten jendalde baten argazkiak egin dituzte Masako ibaiaren hegietan hain zuzen. Brasilen bada —eta Bolsonaroren garaian lanjerrean zegoen—, esplotazio ekonomiko oro debekatua den eta populu indigenen esku dagoen Amazoniaren %14ko espazio bat. Baina taldeen bizkortzeak eta aldaketa klimatikoak behartzen ditu brasildarrekiko kontaktuak biderkatzera!

Satelite bidez segitzen dituzte, tribua omen misteriotsu horiek. Argazkietan agertzen direnak gizon gazteak dira, in naturibus, eta badirudi osagarri onean daudela. Makila luzeekin lanean dabiltza, karraskaz, beraien eremua defendatzeko pikete puntutsuak lurrean landatzen. Haur oinatzak ere zehaztu dituzte tapiri edo txabola batzuen inguruetan, eta horrek autoktonoen etorkizunaz axolatzen diren Brasilgo erakunde ofizialei esperantza zerbait hazten die...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.