Itxaro Borda

Martxoak 8

2025eko martxoaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Amatxoak. Ahizpak. Sylvie, hain urrun. Aria(d)na, hain hurbil. Maurizia, aupa. Miren eta Lourdes, Izaro boreal. Mursego, of course. Maialen lerroak. Virginia Otso. Monika Wittig, ororen gainetik. Alaba, hegalaria. Mayka Navarro, santsana. Aurelia, trobadore zintzoa. Gutun Zurbil banatzaileak. Louise Michel, itzala. Gougesko Olinpia. Maria beltza. Ñakosa, buhame ibiltaria. Nad eta Pat, lankide ohiak. Josephine B., justiziaz gose. Rosalia eta Alide Sans. Margarita, exiliatua. Margarita, sublimea. Emmylou Harris.

Liz Fraser eta malko tanta. Judit Butler: ongi hago? Irene Paredes, goal. Dolly Parton, alargundu berria. Simone DB, begiak zulatzen ditu. Mylene Farmer, bilo gorria. CGTko Sophie Binet. Maria Luisa Galardi, bizi-bizirik. Rakel Pardo eta Txokoto beti zabalik. Jeannie Longo eta Lumikoak. Mosen Bernaten emazte ezkutua. Infidelak eta min hartzeraino fidelegiak. Nicole Cage, Martinikako poeta. Chahinez, karrika erdian senarrak erre zuena. Genero biolentzia gehiegi. Neskenganako gorroto gehiegi. Erreginak eta prostitutak. Bakartiak, ni neu bezala. Besta on!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.