Onintza Enbeita

Maitasuna

2024ko azaroaren 10a
05:00
Entzun

Ideologia oso desberdineko bikoteei buruz ari ginen. Inor ez zegoen nirekin ados. Nik esaten nuen badirela salbatu ezin diren egoerak. Pentsa Urdaibairen bihotzean Guggenheim egitearen alde dagoen norbaitekin joan behar duzula ohera, edo bortxaketa kasu batean biktimari sinistu nahi ez dion batekin, edo Valentziako uholdeen kasuan Gobernuari arrazoia ematen dionarekin, edo Israelen genozidioa justifikatzen duen batekin. Nik ezingo nuke. Ez nintzateke ondo sentituko. Ondoan dudanaren bihotza ikustea kosta egingo litzaidake. Nirekin zeudenak, ordea, ez zeuden ados: elkarrizketa batzuk saihestu daitezke, maitemintzen zaituena ez da gauza konkretu bati buruz duen iritzia… luzaro eztabaidatu genuen. Onartzen dut momentu batean zalantzan egin nuela. Pentsatu nuen teorian errazak diruditen gauzak konplikatu egin daitezkeela praktikan eta agian, neuri ere, ahotik joango zitzaidala indarra. Hala ere beti dago hitz gutxi baina egokiak esaten dituen norbait, eta ordubetez isilik egon eta gero esan zuen: «Maitasuna ez dago gauza guztien gainetik». Ez, bada.

Gaiak
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.