Itxaro Borda

Magic Macron

2024ko abenduaren 17a
05:00
Entzun

Aste hastapen honetan naftalina urrin bat ari da hedatzen Frantzian eta Iparraldean. François Bayrouk onartu du Macronen gobernua salbatzeko kargua, eta badirudi Batasun Nazionalak ez diola zentsurarik botako. Ezkerra, haatik, sutan dago, bere lerroetan hainbat balizko lehen ministro zainartagoak izanki. Michel Barnier baino sei hilabete gazteagoa dela erantsiko nuke nik bazterrak jabaltzeko. Bere ametsa betetzen du Paueko auzapezak. Matignonen sartu orduko «baketzea premiazkoa» dela erran du, katolikoek protestanteak masakratu zituzten 1572ko San Bartelemi gaueko sarraskiaren biharamunean, Henri IV.ak erabili zituen hitz berak!

Berriz ere Macronek makila magikoa inarrosi eta txapeletik hiru hilabete baino gehiago iraunen ez duen haize-parpaila bat atera du, iragan uztailaren 7ko legebiltzarreko hauteskundeen emaitzei uko eginez! Inperfektua den arren, demokraziaren funtzionamendu arruntaren ideiatik biziki urrun gaude, dagoeneko boterearen helburu bakarra delarik gutxiengo okitu baten pribilegioen zaintzea. Zakutik edo zorrotik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.