Jakiten da planeta mailako lur landuen %17a metal astunez kutsatua dela. Kutsadura horrek jendeak eta laborantza ekoizpenen kontsumitzaileen osagarria zalantzan ematen ditu. Bistan dena, ipar hemisferioan kokatzen dira lur horiek, nekazaritza industriala hobesten duen mundu honen partean hots. Baina denetan aurkitzen dira aztarnak, Saharako basamortuan eta poloetako hormadietan izan ezik. Txinako Tsinghua unibertsitateko ikerlarien emaitza algoritmiko hauek plazaratzen ditu Science aldizkariak. Kutsadurari, alabaina, industriarena eta gizakiak eragiten duena gehitu behar zaio.
Metal astunen molekulak lanjerosak dira bizitzarentzat orokorrean, bereziki artsenikoa eta kadmioa. Egoera, menturaz, zailduko da herrien arteko komertzioa destrikoatzearekin batera, natura eta osasuna babesteko legediak ere erauzten direlako, justuki lurrak zikinduegiak diren eskualdeetan. Politikoek, industrialek eta laborariek ez dute gehiago beraien balizko benefizio iturriak bridatuko lituzketen neurri zekenik soportatzen. Eta James Hutton institutuko kimikalarien ustez, egoera are larriagoa da, zenbakiak azpi-estimatuak direlarik...