Itxaro Borda

Lucy

2024ko abenduaren 11
05:00
Entzun

Ipar hemisferioko hainbat estatutan, ingurunearen aurka eraldaturiko faxismo antiekologikoak botereetara heltzen ari dira eta kezkatzekoa bada. Horregatik on egiten du, duela hiru milioi urte pasatuxean, Afrika ekialdeko adarrean Lucy deitu dugun ematze zainart bat bizi izan zela gogoratzeak. Nazioarteko ikerle talde batek jalgi zituen lurretik bere herexak, 1974ko azaroaren 24an, Hadarren, Etiopian. Australopithecus afarensis espezie humanoko kide hau Lucy bataiatu zuten, Beatles-en kanta baten omenez. Amarica hizkuntzan, haatik, Dikinesh gisa ezaguna da, hitzak zoragarria zara erran nahi duelarik. 56 hezur puska dira eta 1992an moldatu zen bere aurpegi fisikoa: begi abilak ditu, bizitoreak, irri egitea eta bizitzea maite zituela ageri da!

Aurkikuntzaren 50. urteburua ospatu da aurten. Zutik zebilen Lucy gure genealogiaren partaide osoa da, baina ez lerro zuzenean, dagoeneko homininoen baitako bilakaera sasitzar baten antzera irudikatzen delako. Lucy gainera begetarianoa zen eta ibiltari tematia. Ez, ez naiz Lucie Castets Frantziako biharko balizko lehen ministroaz ari...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.