Bira

Lorrina

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Herri txikietara enpresa handiak datozenean jendea poztu egiten da. Pentsatzen dut muxikarrak ere asko poztuko zirela 1963an FINSA-INAMA Kurtzerora etorri zenean. Lan asko eta buruko min gutxi eman zituen lantegiak hasierako urteetan, baina denborak aurrera egin ahala, buruko minak gehitu egin dira. Langile askok lan egin du han, eta enpresak hori ondo erabili du: nahi dudana egiten ez badut, joan egingo naiz. Egoera belztu egin da ordea: lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kendu dio Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak ez zion eman handitzeko baimenik, opor fiskaletan ordaindu gabeko zazpi milioi euro itzuli behar ditu… eta ixtea erabaki du. Langileek udalari ere eskatu dizkiote kontuak; enpresaren zarataren erruz lorik egin gabe daudenak seinalatu dituzte askok; EAJk —hogei urtez alkatetzan— Bilduri bota dio errua; buzoian hainbat eskuorri utzi dizkigute norbaitzuek gezur piloa kontatuz, eta dena kakaztu da. Jendea haserre dago; igarri egiten da tentsioa taberna batera sartzen zarenean. Hiltzailearen jokoan bezala ari gara herritar guztiok albokoa seinalatzen: nik zu, zuk hura, hurak ni, nik haiek… Eta zer egin dute enpresariek? Guri lana ekartzera etorri ziren gizon on horiek? Diruak hartu, eta beste batera joan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.