Onintza Enbeita

Lokatza

2024ko azaroaren 5a
05:00
Entzun

Metaforikoki ondo gelditzen da lokatzetan gabiltzala esatea. Gustatu egiten zaigu pentsatzea bizitza errazean eroso bainoago bestelako borroketan ari garela; edo ibili izan garela beti. Kontua da lokatzak, benetakoa denean, zikindu egiten duela. Zikindu eta ito. Etxepeak, kaleak eta norbere bizitza osoa basak hartuta ikusten denean, kontsolamendua ia ezinezkoa da. Eta, hala ere, ikusten dituzu zure herriko politikariak eskuak nola garbitzen dituzten, lupetzetan samaraino sartuta daudenak ez direlako beraiek. Eta zuk ikusten duzu zeure burua basa artean balde miserable batekin ahalegin betean, maite duzun jendea non galdu den ez dakizula, eta agintariek ez dute ezer egiten elkarri sinbolikoki lokatza bota besterik. Inpotentziak eta haserreak bestela egingo ez genituzkeen gauzak egitera eramaten gaituzte askotan, baina horrek ez du esan nahi arrazoirik ez daukagunik. Valentziarrek arrazoia dute: Espainiako presidenteak eta errege-erreginek ezer gutxi pintatzen dute haien arropa estreinatu berriekin lohi artean. Ezta Valentziako Generalitatekoak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.