Onintza Enbeita

Lodifobia

2024ko urriaren 1a
05:00
Entzun

«Hemen koipe asko dago», esan zidan ginekologoak. Barruan hazten ari zaidan umea ikusi behar zuen, baina ezin zuen, antza. Gero jakin nuenez, bazuen bagina bidezko ekografia egiteko aukera, baina hantxe jarraitu zuen nire gorputzarekin haserre, harik eta nire txikitasunean gela hartan zegoen guztia erraldoi bihurtu zitzaidan arte. Bikotekideari eskutik heldu eta begiak itxi nituen. Belarriak zabalik utzi nituen, ordea, eta haurdun nengoela bazekien emakume bat aurkitu nuen kalean: «Inoizkorik politen zaude, ez zaizu ezer nabaritzen. Badakizu, lodiei gutxiago igartzen zaizue». Eta jende arrunta ez denez jende mota ugariena, ez da hor amaitu kontua: «Nola jarriko zaren zaintzen ez bazara», «adina baino arriskutsuagoa izango da pisua»...

Duela gutxira arte izenik izan ez badu ere, umetatik jasan dut lodifobia. Ez dut nahi inork pentsatzerik «Onintza gaixoa», edo «zenbat sufritzen duten lodiek konplexuengatik». Konformatuko nintzateke zuen aurreiritzien inguruko hausnarketa bat egingo bazenute eta, hainbeste ezin bada, mingainari hortz artean eusten saiatuko bazinete.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.