Banderak beltzak airean jaitsi dira gazteak Exarkia auzotik. Ber denboran gobernuak neurri berriak hartu ditu jende xeheenen bizkar jartzeko aberats arduragabeek arraiki egin zuloen ondorioak: pribatizaketa masiboak eta zerga are astunagoak. Sindikatuek bi eguneko greba orokorrera deitu dute. Honenbestez harriak eskutan borrokatu dira Syntagman egiazki haserretuak eta astinomikoak. Grezia leze hegian dago.
Frantses telebistan herrokatzen dira greziar arruntak alferrak eta iruzurgileak direla errepikatzen duten erreportaia klasiztak. Lelotzen doaz aurkezleak, hasperen luzez. Ulertu arazi nahi digute, subliminalki, greziar adiskideak ekonomia neoliberalaren gorrotzean ihalauska itotzen ari baldin badira soilik beren errua dela eta datorkien gaztigua merezitzen dutela. Bizkitartean EBZ-aren buru ezarriko dute Atenasko eskuineko behialako politikariak egiazko zorraren arazoa gordetzen lagundu zituen Goldman Sachs bankuko nagusi ohia: artaldea alaina otsoetarik begiratzeko hoberena da otso bat ardi gosetuen zaindari izendatzea. Otsoa ez baita otsoari bihurtzen.
Intifada irudiak ditugu Atenastik, herrialde baten umiliatze oldearen aurka harriak baizik eraginkor ez balira bezala.
Bira
Lithozale
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu