Miren Larrionek onartu egin du ez duela zuzen jokatu. Nik sinisten ditut bere hitzak. Ez dakizkit arrazoiak, baina badakit egoera larrietan okerreko erabakiak hartzen direla askotan. Egindakoa onartu egin du, eta bizitza pertsonalean egindako zerbaiten ondorioz, kargu politikoa utzi egin du. Ez du guztion dirurik ostu, ez du Gasteizko Udaleko kontuetan eskurik sartu, baina egindakoaren tamaina onartu, eta dimisioa eman du. Hortik aurrera, inplikatuen arteko afera izan behar luke honek, baina ez: hemen ez da akatsik barkatzen. Izurritearen kudeaketa eskasa zerbaitekin estali behar da, eta gazteen kriminalizazioaren bidea agortzen ari da. Zabalzaren kasua argitzen duen telefono elkarrizketak baino minutu gehiago bete ditu Larrionek albistegietan. Ez da justua.
Esango dute behin ordezkatu nuen alderdiko kidea izan delako ari naizela Larrion defendatzen, baina ez. Ez da hori. Gustatuko litzaidake Karrantzako alkate izandakoak edo Alonsotegikoak edo Bakiokoak dotorezia berarekin dimititu izan balu. Guztien artean ere ez dituzte albistegietan bost minututik gora bete. Delitua edo ez, akatsa edo ez, bizitza pertsonalean eta bere diruarekin egindako zerbaitegatik dimititu du. Lintxamenduetara ohituegi gaude, ordea. Gozatu egiten dugula dirudi.
BIRA
Lintxamendua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu