Bira

Librea denaz

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Iruñean bota zuten txupina, Baionan bota zituzten giltzak udaletxeko balkoitik, Donostian bota zuten kanoikada eta Bilbora etorri zen Marijaia. Badirudi baina, batzuentzat, jaien hasiera baino zerbait gehiago ekartzen dutela kanoiak, Marijaiak edo etagiltzek. Batzuek pentsatzen dute behin kanoikadak jo eta gero astebetean dena libre dela, edoMarijaia Bilbon den arteanbururatzen zaien guztia egin dezaketela; askok usteko dute txupina bota eta «gaixoa ni» kantatubitartean kontsumitzen duten alkoholak edo dena delakoak dena justifikatzen duela, baina ez; dena ez da libre.Iruñean hiru sexu eraso salatu dituzte, Baionan bi eta Donostian bat. Bilbon, hiru eraso homofobo salatu dituztegau bakarrean. Jaiak izan arren,odolean alkohola zein bestelakosubstantziak izan arren, dena ez da libre. Denok edo gehienok desfasatu gara inoiz burua galtzeraino, baina gehienok ez dugu ezetz esan digulako edo gure aukera sexual berdina egin ez duelako ondokoa jipoitzen edo gurekin sexu harremanak izatera behartzen. Horregatik uste dut jaiak horretarako aprobetxatzen dituenak urteko beste edozein egunetan ere gauza bera egingo lukeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.