Itxaro Borda

Leonard

2025eko otsailaren 5a
05:00
Entzun

Trumpen balentria bokalengatik ez da ikusi, Biden presidenteak egin zuen jestua Etxe Zuria utzi aitzin: Leonard Peltier ekintzaile autoktonoaren bizi osorako kartzela zigorra aldatu zuen etxean konplitzeko gaztigutan. Bidenen keinuan Estatu Batuetako Lehen Populuekiko bake nahikunde bat nabaritu dute komentatzaileek. Berriak niri ere ihes egin zidan. Eskerrak, Aturri hegian gurutzatzen dudala Dakota izeneko huski zakurrarekin paseatzen den laguna. Ezkerreko ezkertiarra da, pedigri finkokoa: kontatzen zidan behin, nola Kieleko zubian, pataska larrian ibili zen indar armatuekin, Alemaniako G20 edo G7 baten karietara!

Leonard Peltierren historia arras argitu gabeko FBIko bi agenteren hilketaren inguruan bilbatzen da. 1976an sartu zuten presondegian. Mende erdia pasatu zuen errugabea zela aldarrikatzen. Erraten da Annie Mae Aquash Amerikar Indioen Mugimenduko kidearen 1975eko hilketa ilunean —beste cold case bat— parte hartu zuela, John Trudell eta AIMko buruzagitzako kide batzuekin batera, ordena emaile plantan, Annie Mae poliziaren informatzailea zela uste zutelako...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.