Ainize Madariaga

Larrupeko animaliak

2024ko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

«Pertsonaia bat landu dudanean animalia batean pentsatu dut. Teknikoki ere laguntzen du. Errazagoa da existitzen eta ezagutzen den zerbaitetan pentsatu eta imitatzea. Basurde bat naiz. Pinguino bat. Edo armiarma», idatzi du Ander Lipusek Antzerkiaren labirintoan saiakeran.

Adiskide batek dio jendea bi taldetan banatzen duela: hegaztiak eta zakurrak. Denok omen daukagu, nonbait, talde batean edo bertzean sartzeko fisionomia jakin bat. Erran diogu hontzaren bisaia duela berak; onartu egin du, begia zabal-zabalik.

Ez dakit nola ikusten nauen, baina nago ez ote daukagun zoo oso bat gure baitan. Unearen arabera, eta nahi gabean, abere ezberdinak irudikatzen dituzket: iratzarri berritan, oraino askaldu gabetarik, basurde; egun intentsuaren hondarrean, nagi; loa ezin atxikiz naizelarik, panda; norbaiti faborea egin diodalarik, berdin, gorila; loriatzen naizelarik, martsupial; inor konbentzitu nahi badut, katu botaduna; pazientzia gaitzaz armatzen naizelarik, bare-kurkuilu...

Eta usu ere gertatzen zait kontrako fenomenoa: abereetan jendea ikustea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.