Onintza Enbeita

Lanaren emaitza

2024ko urriaren 23a
05:00
Entzun

Zapatuan Kristina Mardaras omendu genuen Bilbon. Zelako Kultur Ideiak izan zen antolatzailea, Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketen barruan. Omenaldiaren aitzakian izenen errepasoa egiteari ekin genion. Gu eskolartekoetan hasi ginenerako Kristina Mardaras ez ezik, ari ziren Bizkaian Iratxe Ibarra, Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Xiomara Gezuraga, Zihara Enbeita eta Izaskun Tellitu ere. Zapatuan gogoratu ez genuen norbait ere bai seguruenetik. Geroxeago etorri ginen Oihane Enbeita, Leire Bilbao, Alaitz Areitio, Leire Eguren, Agurtzane Elorriaga, Eunate Zarrabeitia eta neu. Hor ere izenen bat galduko genuen agian. Gustura entzungo nukeen oraingo perspektibatik, orduan ez jarraitzea erabaki zutenen iritzia. Jakin nahi nuke zer gogoratzen duten ordutik. Gutxi izan ginen beti, eta ez genituen orain ditugun adina tresna izan zenbait egoerari erantzuteko. 

Orain neska gazteekin kantatzeak ilusio berezia egiten dit, baina Kristinak berak esan zuen moduan, «lanaren emaitza da». Eta harro egoteko moduan gaude egindako lanaz.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.