Miren Amuriza.
BIRA

Lagunen lagunak

2018ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Zure lagunen etsaiak zure etsaiak izan litezke; zure lagunen lagunak ere bai, noski (diferentzia bakarra da, lehenengoekin ez bezala, bigarrenekin atsegin agertu beharra eduki zenezakeela). Eta, usterik gutxienean, zera, oliba platertxoa konpartitzen ari zaren ezagun horietako bati hezurra bekokira botatzeko tentazioa sar dakizuke: «zutabegileak-eta» gorroto dituela esaten dizunean, adibidez. Nik ez nekien iritzi-emaileon hater-ak existitzen zirenik, gurean quidditch-ean jokatzen duen jendea dagoela ez nekien moduan (Harry Potterren nobeletako protagonistek erratz hegalariekin praktikatzen zuten kirola). Ordea, enteratu nintzenean, grazia egin zidaten eta obsesionatzear egon nintzen: YouTuben Quidditch Ligako partidak ikusten eta tabernetako, liburutegietako egunkarietan zutabegileoi biboteak margotzen nor harrapatuko. Utz niezaiekeen bake-bakean (norberari ardura ez dion jendeak norberaz duen iritzia hutsala delako eta abar...), baina erakargarriagoa zitzaidan oliba platertxoaren bueltakoaz idaztea: nire lagunaren lagunak irakurriko ez zuela pentsatzeak (hainbeste gorroto bagaitu, nola?) lasaitasuna ematen zidalako eta, era berean, irakur zezakeela imajinatzeak(hainbeste gorroto gaituenez, nola ez?)plazera. Zeren, nago gure hater-txoak ere(beste esparru batzuetan gertatzen den lez), barren-barrenean, zutabegilea izan gura ez ote duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.