Ainize Madariaga

(L)urrez estali obra

2024ko uztailaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iraganari zer hitzeman diogun norberak jakinen du, baldin eta badaki. Patuan gatibatzen dugua geure geroa? Geure iragana gara, berak ehuntzen ditu geure epidermisaren geruza sakonenak; oraina, berriz, azalkeria da, agerikoena, bere barnatzea ezin bailezake denborak baizik egin.

Lurrez Estali obrako Ibanek, laborantza dela medio, ezin hobeki laburtzen digu gertatzen zaiguna: «Ez dugu gure iraganarekin harremanik, filosofatu baizik ez dugu egiten belaunaldi magiko bat bagina bezala, asperduraz pleinitu eta edan. [...] Litroak eta kiloak [...] Orainaldian bizitzen hasteko, gure iragana berreskuratu behar genuke. Lan erraldoi eta atsedenik gabeko egoskorkeria baten prezioan askatuko gara, ez da beste aterabiderik. Gure jainko, lur, ohitura, dantza, jakinduriatik erauzitako gizon-emazteak gara. Lanez bizi, lanez askatu». Laborantzaren egoeraren gordina ezin poetikokiago aurkeztu digu antzerkiak, kukutu gabe giza baldintza absurdoaren teatralizazioa, errealismoaren lumaz izkiriatua, umorea lagun. Lurpeko samina ezin garaiagora igan digu Lurrez Estali-k; gainditzen zaila izanen den maisuLANA.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.