Samara Velte.
BIRA

Kontrolatuta

2016ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Iraganeko xelebrekeriak ziruditen estatu kolpeak oso bestelakoak bihurtzen dira forma zehatza hartzen dutenean. Tankeak irteten diren hiri hori guk oporretara joateko hegazkina aldatu behar duguna denean hasten dira galderak: noiz arte izango da horrela? Eta noren alde suposatzen da egon behar dugula?

Badirudi «Dena kontrolatuta dago» entzutean lasaituko garela. Baina estatu kolpe bat, ustez kontrolatu arren, beti da ezinegon sakonago baten sintoma. Eta Turkiak historia luzea du halakoetan. Larriena, 1980ko irailaren 12koa: milaka lagun atxilotu eta torturatu zituzten, bereziki kurduak, eta intelektual eta ezkertiarren ihesak gaurdaino utzi du arrastoa herrialdean. Kolpe hark idatzi zuen gaur egungo Turkiaren oinarrietako bat.

Kolpe eta saio guztiek ekarri dute sorgin ehiza. Lerrook idazten ari naizenerako, aparatu judizialeko ia 3.000 kide daude kargugabetuta, eta gobernuaren jarraitzaileak kurdu eta ezkertiarrak bizi diren auzoetara sartzen ari dira Poliziak babestuta. Gobernutik ere heldu da mehatxu ezagun bat bat: heriotza zigorra berrezartzekoa «kolpistentzat».

Ziurgabetasunaren aurrean, lehenbiziko inpultsua izan daiteke estatu kolpea gaitzetsi eta indarrean den gobernua legitimatzea. Baina kolpeari bezain zorrotz, edo gehiago, begiratu behar zaio hark ematen dion erantzunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.