Ainize Madariaga

Kolon(o) minbera

2024ko uztailaren 28a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Kolon(o) minberaren sintomak agerian utzi dizkio aldi honetan. Entseaturik ere haien disimulatzen, oraingoan agertu ditu, ez dezake bestela egin. 

Auzoa promenatzen ari da, eta bera, baratzean; behar ez dituen belarrak ilkitzen, oren erdia bederen baliatu nahi du, hogeita bortz tona orenei buxi baten arintzeko. Pazko-liliak hemendik, elkar agurtu; hirustak hortik, «Zer gisa etxean?»; meta hantzen ari zaio han, «Ongi eta zuenean?». Hitz-aspertu bat egiten ari dira frantsesez, auzoa oroitu den arte ezagutu duela Paxkal, iturburuak xerkatzen dituen gizona, bi ziri baliaturik. «Jitekoa da gure etxerat, baitu jakin-mina lurpetik iragaten ote denetz ur lasterrik. Zutaz oroitu naiz, nahi duzunetz zuenetik ere pasa dadin. Euskalduna da». Hausnarketen formulazioa elez adierazteko puntuan delarik, auzoak gehitu dio iltzea elkarrizketari: «Utziko dizuet elkarren artean euskaraz mintzatzen, baimena duzue, baldin eta itzulpena segurtatzen badidazue».

Kolono minberak zinezko begitartea erakutsi dio, rola ongi jokatzen du, Euskal Herrirat jin baita erretreta erosoa praktikatzera autokton(t)oen artera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.