Ainize Madariaga

Kirolez frantses

2024ko maiatzaren 17a
05:00
Entzun

Frantziak ederki praktikatzen badaki soft power delakoa. Konparazione, bere lurreko lau milioi ikaslerendako jokoen gaineko liburuxka «pedagogiko» bat eta bi euroko txanpon berezia eskaini dizkie, orotarat 16 milioi euro inbertituz. Liburuxkak nahi adina frantses banderaz apainduak dira, eta txanpon horrek nazio baten ikurra darama: Eiffel dorrea, Olinpiar Jokoen bortz eraztunekin uztarturik. Bi euroan erosi nahi izan dituzte ikasleak, 5 urtetik gorakoetatik haste, 10-11 urtera arte. Adin horretan, bi euroko txanpona eskuan ukaiteak sekulako ilusio-pindarrak sor ditzake.

Okzitaniako ikastetxeek errefusatu dute, baina ez arrazoi politikoengatik, baizik eta segurtasunarengatik: beldurrez eta arrobatuak izan.

Ikastola frankok hautatu dute ikasleak ez zikintzea, eta, abilki birziklatu saiakera politiko hori: utilitate bat emateagatik, Integrazio Batzordeari oparitu dizkiete txanpon horiek oro.

Artetik errateko, pieza horien birsalmenta abiatua dute frantses batzuek sarean, interesik bazenu, 5.000 euroan atzeman dezakezu. Integrazio Batzordearen jackpot.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.