Onintza Enbeita

Ke-bonbak

2024ko azaroaren 6a
05:00
Entzun

Askotan ikusi dugu jendea plaza publikotik desagertzen. Batzuek azaldu egin digute zergatik eta beste batzuek ez, eta sarritan pentsatu dut norberarena baino ez dela arrazoiak emateko edo gordetzeko hautua. Azken batean, oso pertsonalak izan daitezke agertokietatik jaisteko arrazoiak, eta batek ez ditu beti publikoaren aurrean paparra irekitzeko baldintza psikologiko egokiak aurkitzen. Hala ere, badira pertsonalak ez diren arrazoiak: kolektiboak direnak. Lendakaris Muertos taldeak gitarra jotzailea taldetik aldendu duela jakin dugun egun berean jakin dut Apotheke taldeak ere indarkeria matxista kasu bategatik erretiratu zuela taldeko abeslaria. Orduan ez omen zuten arrazoia eman nahi izan, baina hura ezkutatzeak arazoa ikusezin bihurtzen duela esan dute orain. Egia da. Gogorra bada ere, batzuetan kontatu egin behar da egia. Ez morbo hutsagatik, baina bai eremu gotorrik ez daukagula ulertzeko balio dezan. Inor ez dadin hori gertatzen zaiolako besteak baino inozoago sentitu. Eskerrik asko kontatzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.