Onintza Enbeita

Kasualitatea

2024ko azaroaren 13a
05:00
Entzun

Gaur bezalako egun batez hasi zen Prestige petrolio-ontziaren hondoratzea. Sei egun pasatu ziren ur azaletik guztiz desagertu zen arte, hala ere. Galiziako kostatik 250 kilometro eskasera zegoen ontzia, baina agintariek lasai egoteko esan zieten herritarrei: petrolio haritxo batzuk baino ez ziren ur azpitik gora zetozenak. Txapapoteak ia 2.000 kilometro belztu zituen. Galiziako zenbait hondartzaren irudiek negar egiteko gogoa ematen zuten. Agintariek ez zuten egundo akatsa onartu. Denborak ahatzarazten du dena, eta gero ere aurreko berek irabazi zuten bai Galizian eta bai Espainiako Gobernuan. Memoria laburra daukagu, edo, gogoratzeko gauza garrantzitsuagoak ditugunez, hondamendiez ahaztu egiten gara.

Kasualitatez, halakorik baldin badago behintzat, orain Valentziako Generalitatean agintzen duen alderdi berak agintzen zuen orduan Galizian. Kasualitatez, halakorik baldin badago behintzat, estrategia bera darabilte: hondamendia mutur aurrean lehertu zaienean errua besteei bota. Lehen ez zuen inork dimititu. Kasualitatez, orain ere ezezkoan daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.