Itxaro Borda

Kanpora

2025eko apirilaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Apirileko lehen asteburu honetan mundu guzia kanpoan zen. Manifestatzen. Euskararen eta epaitegia tindatu zuten bi kideen alde mila bostehun jende baziren Baionan, beste hainbeste itsas hegian egia erran: euskaraz eta ixo! Frantzia mailan, aldiz, ez da batere ohoragarria baina, RN alderdi lepenistak deitu zituen hiru-koloredun militanteak «epaile gorrien» errabiaren kontra beren behokaren defendatzera. Une berean, parean trinkotu ezkerreko jendeak «ebatsi duzu, gaztigua merezi duzu» mailukatzen zuen, zionaren baitan benetan sinetsi gabe. Bizkitartean, mugaz bestaldeko Euskal Herrian, pentsionistek eta langile prekarioek zituzten karrikak emokatzen banderola erraldoien gibelean. Ameriketako Estatu Batuetan, azkenik, buru-agerraldiak iragarriak ziren mila berrehun hiritan, Trumpen ustiatze politikaren salatzeko, Hands Off leloarekin.

Badirudi bizidunek, herritarrek hots, aire premia badutela, elkartasun fisiko baten beharra, hurbiltasun emozionalarena, ele ozen partekatuarena, denbora, adimena, atentzioa, dena lapurtzen dieten pantaila eta sare sozialez aserik eta beterik balira bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.