Onintza Enbeita
BIRA

Izurria

2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Musturrekoak beharrezkoak diren edo ez eztabaidatzen ari da jendea sare sozialetan. COVID-19aren kontrako txertoa hartuko ote luketen edo ez da kuadrilla askotako eztabaidagaia. Babes neurriak beharrezkoak diren edo ez pentsatzen ematen dute denbora lehen obrak ikustea beste arazorik ez zuten erretiratuek.

Planeta agortu egin dugu ia. Baliabideak gero eta urriagoak dira, eta gu, gizakiok, gero eta gehiago. Animalia gehienei mugak jartzen dizkie naturak: hiltzeko adin goiztiarra dute askok; landareek ere behin ugaldu eta gero hiltzera jotzen dute. Guk ez daukagu halakorik ordea. Gero eta gehiago bizi gara. Berdin dio zein baldintzatan, baina bizitza luzatzearekin tematuta gaude. Zahar etxeak bizirik daudela sentitzeko gai ez diren pertsonaz beteta daude, eta oraindik bizirik daudela sentitzen duten askok dirutza ordaintzen dute gorputza gazte mantentzeagatik. Ez dugu hil nahi. Etabitartean berriak jaiotzen ari dira: munduaren hegal honetan gutxi, baina beste leku batzuetan asko. Eta horrela ari gara munduan inoiz izan den izurririk handieneko protagonista bihurtzen. Hori bai, naturak mehazteko mugak jartzen dizkigunean ez dugu halakorik ikusteko gaitasunik erakusten. Errazagoa da musturrekoak salbatu egingo gaituela pentsatzea, edobakuna baten zain gelditzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.