Itxaro Borda

Izurri beltza

2025eko urtarrilaren 14a
05:00
Entzun

Lurraren pean dago Bigarren Mundu Gerlatik hona —batean ezkutuan eta bestean, gaur bezala, agerian— bazterrak oro kutsatzen dituen eskuin muturreko ideologiaren sustatzaile eta boz eramaile nagusia. Frantzian eta Europan nabaritzen ditugu izurri politiko horren uhinak konplexurik gabe hedatzen. Euskal Herrian ere, harriturik ikusi dira azken hauteskundeetako emaitza larriak. Bitxiki, Parisko komentario egileetan nehor ez da ausartzen egiazko hitzekin gizon horren mende erdiko eginkizuna salatzen, arrazista, antisemita, antimusulmana, homofoboa, misoginoa eta neoliberal hutsa izan zela oroitarazteko. Hilak errespetatu behar omen direlako.

Jean-Marie Le Pen, Jon Miranderen adiskide izateaz gain, frantses politikako haize parpaila izan da luzaz. Lehendakari parrasta bat pasatu da, herritarrek muturreko gobernu baten mehatxuari barraje egin diotelako. Itzaleko gobernatzaile bihurtu da orain Le Pendarren demokraziaren deseraikitze-enpresa politikoa. Sare sozialetako berri faltsuen garaian, hauen ideiek burumuinak itotzen dituzte eta ezkerra bera da, jada, borrokatzekoa den etsaia!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.