Itxaro Borda

Izurde-malkoak

2025eko urtarrilaren 24a
05:00
Entzun

Urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra, zortzi metro baino gehiago duten arrantza ontziak kaian zaindu beharko dira. Epe horretan ez dute Bizkaiko golkoan —eta arku atlantiko osoan— lan egiteko eskubiderik edukiko. 2023ko neguan iragarri zen horrelako lehen deliberoa. Hogei eta hamar egunez izurdeek bakea ukanen dute eta Victor Hugok handizki kantatu marinelen txaboletan mingar salda zerbitzatuko da lau aste horietan. Eskualdeko marinelen buruzagiak galdera zehatza egin du: «Zein beste aktibitate ekonomikori eskatzen zaio hilabetez geldirik egotea ingurumena babesteko aitzakiarekin?». Alta arrantzaleek eta txirla ekoizleek estatutik diru pixka bat eskuratuko dute galtzen dutena ordezkatzeko.

Zetazeo txikien alde hartu da erabakia. Ontzien sareek izurdeak eta itsas abisaletan bizi diren baleak harrapatzen dituzte. Hats-bahitu eta hilotz ikusten dira frankotan gure eskualdeetako hondartzetan. Barkuen sonar izeneko hotsak ere ur-ugaztun hauen ibilbideak nahasten ditu, aztoratuak eta burtzoratuak bezala dabiltza ondorioz. Zientifikoen arabera haatik neurria eraginkorra da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.