Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Itsu

2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Ez da broma azkenaldian Espainiari gertatzen ari zaiona. Izan ere, erabakigune globlaletan gero eta baztertuago dago aintzinako inperio loriatsuaren senak bizi duen estatua. Gero eta menpekoago da: hari batetik dilindan, salbatzea merezi ote duen handiek noiz erabakiko zain. Eta hori gutxi balitz, barrura begirako una, grande y libre kimerikoan gero eta arrakala handiagoak: hain justu, kimera izateari utzi dio Kataluniako independentzia asmoak. Halaber, Euskal Herrian aldatu egin dira dinamikak, eta, esaterako, urriaren 21aren ondorengo Eusko Legebiltzarra Espainiaren batasunaren ahultasunaren ispilu izan daiteke.

Testuinguru horretan, gu eta haiek hausturaren gainean eraiki du bere kanpaina PPk; argi utzi dute hautatutako leloan: Ez bazoaz [bozkatzera], haiek irabaziko dute; hots, abertzaleek, Espainiaz aparteko egitasmorik dutenek. Eta dudarik bagenu, Mariano Raxoik lau haizeetara aldarrikatu du Donostian independentzia ez dela aukera ideologiko bat. Alegia, ez dela politikaren esparrukoa; herritartasunaren eta ongizatearen kontrako jende basaren kirtenkeria bat baino ez. Izan daiteke badakielako aurkariari nor izatea ukatzea dela menderatzearen oinarria. Nago, ordea, oraingoan gehiago dela errealitatea ikusi nahi ez duenaren itsukeria desesperatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.