Onintza Enbeita

Isiltasunak

2024ko urriaren 6a
05:00
Entzun

Mapa bat hartu eta Gernika borobiltzen saiatzen bazara, puntutxo bat aterako zaizu. Herri txikia da. Dena jakiten den lekua. Txoritxoei adi egotea nahikoa da nor noren kontra edo alde ari den jakiteko. Nor dagoen isilik, eta nork ez duen isildu nahi. Noren isiltasuna den konplizea, eta noren oihuak diren amorruzkoak. Sekretu guztiak zabaltzen ditu denborak hemen. Iazko abenduaren 18an azokara hurbildu zen jende guztiak hitz egiten zuen gaiari buruz: Mario Lopez. Jende askok esan zidan ez zuela berriak erabat harritu, eta beste batzuk larri ikusi nituen, esaten zutenez, ezin delako inorekin fidatu. Eta hala ere, bederatzi hilabetez onera itzulita egon da bizitza. Erraz egiten dugu geure bizitza. Erraz itzultzen gara betiko lekuetara, erraz egiten du jendeak Malosterako bidea. Lantzean berri bat ematen digute eskuak burura eraman ditzagun edo gaiaz ahaztu ez gaitezen, baina, nire aurretik beste norbaitek esan zuen moduan, «gaur igandea da». Hala ere, nik, zenbait isiltasun hautsi egingo diren esperantzarekin jarraitzen dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.