Ainize Madariaga

Isiltasun telefonikoa

2023ko abenduaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

«[...]Inoiz laugarren koparekin deitu ohi zenidan/ baina seguru aski/ beste norbaiti deitu nahi izango zenion eta,/ makurraz oharturik,/ telefonoa eskegitzen zenuen berehala/ ezer esaten ausartu gabe», idatzi du Luigi Anselmi poeta eta itzultzaileak, Larrazkeneko argi-ilunetan liburu ederreko Telefono deia olerki hunkigarrian.

Zenbatetan ez ote ditudan jasotzen kalkulatu gabeko halako deiak kontaktuen lehenbiziko lerroan izateagatik? Erantzungailuari kasu egin eta mezu kilometriko hutsalak sakelako torratzea du solas bakarra.

Zailtasun teknologiko eta psikomotorrak ez dira atzo goizekoak.

Hemen gaindi gertatu zen aspaldi, telefonoa sartu zelarik etxeetan. Nagusi zaharra sukalde xokoan zen, kafesne katilukada eskuek tinkaturik. Tupustean, telefonoa tirrintaka eta tirrintaka entzuten hasi. Baina ez zuen hartzen, tresna berezia eta bitxia baitzen beretzat. Hasteko, berak ez zuen telefonoa praktikatzen.

Segur dena da, etxeko semea agertu zitzaiolarik, erran zion: «Hi, to! Erna hadi! Telefonoa ari izan duk tirrintaka. Telefona iezaiok: ez baita, segur ere, urrun joana!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.