Ainize Madariaga

Irudimena, munduaren salbazio

2024ko maiatzaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Plastikozko eskularru gardena haizeak nola bilinbi-balanba garraiatzen duen grabatzea izan daiteke irudimenaren metafora bat. Oskar Alegriak Emak Bakia Baita filmean eskaintzen dizkigun uneak dira, erakutsiz nola irudimena lege fisikoek mugatzen dutela.

Beharbada, Alegriak Man Ray inguratzea deliberatu du irudimenak mundua salbatzen duelako. Hasteko, Paul Ricoeur filosofoak hala definitzen zuen. Hain xuxen ere, esperantza ezereza bailitzateke irudimenak beteko ez balu.

Heldubada, Ray New Yorketik lekutu zuen frustrazioa eragin zioten bere irudimen aseezin hori errealitaterat ekartzeko poxeluek. Lortu zuen zientzia eta artea uztartzea, konparazione, izpigramoak eta solarizazioa argazkigintza-teknikak asmatuz.

Harrigarria da nola jakin zuen irudimen finituarekin jokatzen, badirudi Ricoeurren teoria aplikatu egin zuela Rayk, eta bide beretik ere, Alegriak; filosofoaren aburuz, ezin bereiziak baitira kar poetikoa eta zorroztasun kritikoa: lehenak esperantza izateko arrazoiak ematen baitizkigu; bigarrenak, ordea, zaintzen gaitu arrazoi horiek ez gaitzaten utz desesperazioan amiltzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.