Ainize Madariaga

Irriñoak zola beltz

2024ko uztailaren 18a
05:00
Entzun

Badira bizpahiru aste ez baitugu elkar ikusi. Urte osoko erritmo frenetikoa balakatu du udako kulunka organikoak, eta, asteroko hitzordu hori ere oharkabean isildu da. Baina atzo bai; atzo elkar gurutzatu dugu. «Hara! Badoaia?», galdetu diot adiskideari, «Bai, espanturik gabe». Ene buruari galdetu diot ea espanturik gabeko «ongi naiz» batek zer duen balio. Arranguragarria dea? Ala zintzoki bere ongiaren muina baizik ez dita erakutsi, protokolozko espantu soberakinak aurreztuz? «Espantuak erreserban atxikitzen dituka?», igorri diot errefera. «Bai, hobe bazterrean haien begiratzea», ihardetsi dit eztiki, baina irririk gabe.

Funtsean, ongi denak ez luke frogatu egin behar, neholako mozorrorik gabe; lagunak, hasteko, ez du bere ongizatea makillatzen; hol-hola barreiatu eta kutsatu dit, hitz gutitan.

Alta, oroitu naiz bertze hartaz, kortesiazko 32 hortzak erakusteko beti prest baita, ezin dirdiratsuagoak. Baina, maluruski, ele eta irri zabalak zalu kasatuko dizkiozu bi solas eginik, haren baitako zauriaren beltzak gaina harturik. Nahiago nuke erakusleihoa bezain eder balitu barneak ere.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.