Lehen aldiz ume bat egin behar duzunean ez dakizu nola egiten den, edo hori da pentsatzen duzuna. Zure gorputzak badaki. Ez dizu abisurik ematen eta hormonak sortzen hasten da, umetokia hazteko beharrezko esfortzua egiten du, organo bakoitza leku berrira egokitzen du jaioko den umea eroso egon dadin, eta erditzerako prestatzen da. Zuk, ordea, ezer ez dakizula pentsatzen duzu, eta tokatu zaizkizun medikuei sinisten saiatzen zara. Eta irizpide desberdinen arteko talkak hasten dira. Edoskitzearen garrantzia azpimarratzen dizute erditze aurreko eskoletan, baina txertoen beharrezkotasuna ez dute zalantzan jartzen. Zeure emaginak zalantzak ikusten dizkizunean txertoei buruz irakurtzeko gomendatzen dizu, eta edoskitzearen kontua ere zeuk erabaki behar duzula esaten dizu. Eta mediku batek erditzea aurreratu egingo dizutela esaten dizu, baina zuzenean hori erabaki behar lukeenari ez zaio hala iruditzen. Eta azkenean momentuan irteten zaizuna esaten duzu, eta orduan karrerarik gabeko medikuak agertzen zaizkizu. Eta akabo.
Irizpideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu