Onintza Enbeita
BIRA

Iritzia

2022ko martxoaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskerrak eman zizkidan azokara etorrita. Zerbait desberdina esan omen diote nire testuek pandemia garaian. Iritzi bakarra zeozertan hautsi egin dudala iruditu zaio. Batek ez du egunero idazten egunean iraultza handi bat sortzeko moduan, baina egun birik behin, astean behin edo tarteka, paketatuta datorren zerbait apurtzen badu, ez da gutxi. Izan ere, inoiz baino informazio gehiago daukagu eskura, baina inoiz baino zailagoa da iritzi desberdinak kontrajartzea.

COVID-19a etorri zenetik daukate askok irudipen hori, baina pentsatzen dugun guztia ezin esatearen irudipena lehenagokoa zaigu askori hemen. Badakit ezin dela edozer edonon esan hala pentsatzen badugu ere: edukazioa, besteen sentimenduak... daude jokoan. Hala ere, aspaldi esan zigun Xabier Amurizak Anje Duhalderen ahotsean: inor ez mintzearren isilduko banintz, ez nuke isilduko denen mina baizik.

Beti pentsatu dut iritzi guztiek, faxismoak salbu (bere fobiekin), lekua izan behar dutela komunikabideetan: publikoak direnetan batez ere. Baita gehiengoaren ustez disparateak direnek ere. Hala baldin badira, denok jakingo dugu hala direla. Ez dadila idatzi duenaren buruarekin zintzoa izaten baino saiatu ez den artikulu bat izan iraultzailea. Izan dezagula imajinatuko ez genituzkeen gauzak irakurtzeko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.