Itxaro Borda

Inperio hitza

2025eko martxoaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gobernu baten giderrak hartzen dituzten autokratek, are gehiago diktadoreek, alor soziala, ekonomikoa eta kulturala ber moldatzea dute xede... eta aitzina bee!!! Urtarrilaren seiaz geroztik mundua jarri dute baltsan, antza geldirik ez duen aztoramendu letal batean. Estatuak kudeatzen dabiltza nagusiek enpresak edo senar bortitzek beren familiak zuzen martxarazten dituzten bezala: eremu publikoa delibero pribatuen mende daukate ageriko interes gatazkez axolarik gabe.

Viktor Klemperer (1881-1960) filologoak, 1933tik aurrera, Hitler boterera jausi orduko, neologismoak sortuz, eufemismoak orokortuz, hitzak trakestuz, zuzentasun politikoa eta adierazpen askatasuna manipulatuz, alemaniarra nola aldatzen ari zen notatzen pasatu zuen bere zokoratu denbora. Gaurkotasun handia du Klempererren liburuak: Trumpek jada generoari eta aldaketa klimatikoari dagozkien berbak ezabatu ditu diskurtso federaletatik, AEBetako mintzaira ofiziala ingelesa dela marmolean idatzarazteko ideia ere duen bitartean. Inperioa aniztasunaren aurka dabil eta hori ez da marka ona nehorentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.