Samara Velte.
BIRA

Indioilarra

2016ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Azkenaldian iragarki bat heltzen zait behin eta berriz sakelako telefonora. Baretasun zoragarria izena du, eta argaltzeko dietetan agintzen dizkizuten indioilar xerratxoak iragartzen ditu. Baina, jakina, ez horiek bakarrik.

Hainbat emakume eguneroko lanetan itota erakusten ditu lehenbizi: haurrei zorriak kentzen, gona estuegi bat ixten, Arzakeko menu bat bost segundoan prestatzen... Gero, datu bat: «Emakumeen %66 estresatuta bizi dira». Eta, haientzat, irtenbidea: xerra horiek saltzen dituzten jatetxea. Han, bezeroek Gaur ez dut etxea garbituko, ez daukadalako gogorik, patatekin eta Gazpatxoa baina nerbiorik gabe eskatzen dituzte, edota Senarrak jaso ditzala haurrak eskolatik oporto saltsarekin. Tartean badago Ez naiz ezkondu eta ederki bizi naiz entsalada-ren bat ere. Eta amaierako leloa: Gizarte orekatu batek ere laguntzen du estresa baretzen.

Bitxikiro, mezu horiek egunerokoan ere praktikan jartzen dituzten adiskideek bidali didate iragarkia, eta badago zerbait guztioi higuina eragiten diguna, zehazki zer den esaten asmatzen ez dugun arren. Beharbada super-emakume ama, profesional eta eder horren ideiak gogaitzen gaitu. Edo beharbada orekarena da arazoa: emakumeek tartean behin arnasa hartzeko ihesbideak izateak ez daukalako ezer orekatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.