Ainize Madariaga

Ikarak metaka

2024ko urtarrilaren 25a
05:00
Entzun

Meta-bizitzen ari naizen sentsazioa bitxia da zinez: lagun batek mezua igorri dit jakin-minez; (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean parte hartu behar omen baitut, EITBren albistegiaren arabera. Bi lerroak irakurri orduko halako izerdi hotz kimikoa hasi zait turrustan kopetan beheiti.

Beharrik, hala ere, psikologoa ere omen naizela, horri esker baliabide franko bide baitauzkat gainditzeko gorputzak jasan dezakeenaren muga-lerroez haraindiko saturazio oro. Balizko ofizio horren berri hartu dut bertze adiskide baten mezuari esker: Enbata aldizkarian idatzi baitu artikulu ezin interesgarriagoa Ellande Duny-Pétré kazetariak Bizkarsoro filmaren gainean.

Ez nuke halako berri sobera hartu nahi, adibidez, Marga Andurainek bezala, prentsaren bidez jakin baitzuen bere burua urkatu zuela; horren ondorioz idatzi zuen Le mari passeport autobiografia.

Gogoa joan zait The Sixth Sense eta Udaberririk ankerrena obretarat, zeintzuetan gertatzen ari dena orain eta hemen bizitu beharrean, heriotzaren bestaldetik eginen baikenuke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.