Itxaro Borda

Igandeak

2024ko abenduaren 29a
05:00
Entzun

Thomas Bernhard idazle austriarrak zioen bere nobelaren batean, jendea igandeetan aspertzen zenez, gobernariek dendak eta kontsumo-sozializatze lekuak oro zabalduko zituztela. Hala gertatu da, brikolaje zentroak edo altzairu zein baratzezaintza saltegiak irekiak dira gaur egun nahi duenarentzat. Lanaren kodeak ere araberan aldatu dira igandeak banalizatzeko. Erran gabe doa, denda gero eta gehiagotan sartzen ahal garela, Eguberri eta Urtats bezalako garaietan bereziki. Komertsante batzuentzat igandeetan zabalik izatea espantuz agertzen duten argumentu komertziala bilakatua da!

Badirudi azken hamarkada hauetan ez duela deusek «martxandizatze» olde irensleari ihes egiteko aukerarik. Ez asteko egunek, are gutxiago ausaz ibiltzeko baliatzen ditugun Aturri eta Errobi hegiek, denetan edatekoa eta jatekoa txanpon trukean eskaintzen duten txabolak aurkitzen ditugulako. Kontsumitu behar dugula ez dezagun sekula ahantz, hori gure humano funtsa delako eta diru-zorrorik gabe ez gaitezela etxetik atera! Baina... Jainkoak berak ez ote zuen egun bat hartu kontingentzia materialen zurrunbiloetatik aldentzeko?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.