Onintza Enbeita
BIRA

Ideologia

2019ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pena ematen dio gazte ideologiarik gabeen belaunaldiak. Sutsu egiten diot kontra: ez da egia gazteek ideologiarik ez dutena. Gu gazteagoak ginenean ere, bazegoen egoerari buelta handirik eman gabe bizi zen jendea. Kontua da gu, militatzen genuenak, pilatu egin gintuela haizeak. Orduan, gure artean elkar aspertu arte eztabaidatzen genuen, baina guk, geure artean. Eta orain ere antzera: badira gazte ideologizatuak, ideologizatu gabeak, eta guk nahi ez genukeen ideologia dutenak.

Berak garrantzi handia ematen dio ideologiari. Hori landu behar dela dio, eta berak argi dauka bera ezkerrekoa dela. Begietan irakurtzen du nire hurrengo galdera, edo, askotan egin izanaren poderioz, badaki zein den. Galdetu gabe erantzuten du: nire ideologia ezkerrekoa da, baina botoa eskuinekoa. Eta nik ezin ulertu. Neure moztasunean uler dezaket abstentzioa, ulertzen dut ezkerrarekin haserretzea, ulertzen dut herri honetan gauza askoz hitz egin behar dela oraindik; baina ideologia hain landua eta argia izanda, kosta egiten zait ezkerraren eta eskuinaren arteko muga horrela zeharkatzea. Ezkerrak kudeatzaile onak falta omen ditu. Ezetz esaten diot nik: ideologia kudeaketaren gainetik dagoela. Eta hor isiltzen gara biok, hurrengoan berriz ere abiapuntu beretik abiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.