Onintza Enbeita

Hotza

2024ko azaroaren 3a
05:00
Entzun

Azaroko udatxoak ezustean harrapatu gaitu aurten. Irailean nahi baino euri gehiago egin ondoren, alferrik galdu egingo zirela uste genuen babarrunak ondo lehortu dira. Ez da beti horrela izaten gauzak atzeratzen direnean, baina aurten, San Martinek hamar egun lehenago bidali digu uda. Eta zein ederra izaten den udazkeneko freskuran udaberriko egun batzuk izatea. Nostalgiatik baino gehiago dauka ilusiotik. Izan ere, laster sartu behar luke hotzak, eta oraingoan bai, hilabete batzuetan gurekin gelditu behar luke. Behar dugu hotza. Ez berokiak erakusteko bakarrik: lurrak ere behar du hotza. Neguan behar den adina hozten ez badu, udaberrira oraindik iazko gaitzak gainditu gabe iritsiko gara. Belar txarrek eta intsektuek ere zikloak itxi egin behar dituzte.

Momentuz, egun epelak gozatzen ari gara, eta momentua ezin digu inork ostu. Gero, baina, egin diezaiogun hotzari ere harrera beroa. Uler dezagun beharrezko dugula, euriaren moduan. Beste leku batzuetan ez dakit, baina gure errepublika honetan beroa baino gehiago zerbait behar dugu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.