Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Horoskopoa

2013ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak, Rajoy Espainiako gobernuburuak eta Tapia Jaularitzako Ekonomia buruak bezala, Belen Estebanek eta horoskopoak —hots, herritar arrunton opiazioetako batzuk (ez gogorrenek, nolanahi)— iragarri digute pasa dela okerrena. Alegia, 2013an jo dugula hondoa, eta kimu berdez jantzita datorrela 2014a. Iragarpenaren lehen zatiak badu egiatik, txarra izan baita amaitzear den urtea, bizibide duin antzerakorik gabe geratutako jende saldoaren minari gure mito sendoenetakoak jasotako zartakoa erantsi behar baitzaio: hau da, muturreraino langile izateaz, saiatzeaz eta prestakuntzaz blindatutako ehun industriala hareazkoa gertatu zaigula. Lurra jo dugu, hondoa ez dakit.

Eta irudipena dut arestian aipatu dudan iritzi kontsentsu zabala ez dela kasualitatea, iragarpenaren bigarren zatia —kimu berdeena— egia bihurtzeko asmo politikoaren parte baizik; funtsean, jendartean, ekitea, edo, batik bat, erostea, sustatuko duen aldarte kolektibo bat sortzeko bultzada. Eta kapitalismoaren ziklo zorabiatzaileen gurpilean sinetsiko dugu egia dela, esaterako, badugulako berriro ere enplegu bat, lehengoa baino askoz ere baldintza kaskarragoetan izan arren. Eta ahaztu nahiko dugu eskubideak galdu ditugula parrastaka, eta, batik bat, otzanduta atera garela, berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.