Badirudi distopia mafioso betean gabiltzala munduko berriak irakurtzen ditugunean. Honako tituluak, adibidez, burtzoroa ematen du: «Musk-ek eta bere hurbilekoek Amerikar Altxorraren kontrola hartu dute…». Trumpek eman zion administrazioa «garbitzeko» betekizuna eta hara DOGE batzordea lanean hasi dela, gobernu federalaren eraginkortasuna bideratzeko. Esperientziarik gabeko 19 eta 24 urteko gazte horiek, normalean goi-mailako funtzionario apolitikoen esku dauden erretreten, administrazioko langileen eta osasun arloko ordainketak kudeatzen dituen egituraz jabetu dira.
Hauteskundeetatik pasatu ez den miliardunak eta bere mutilek, milioika amerikar herritarren datu sentsibleak berenganatuko lituzketela salatu du Elisabeth Warren senatari demokratak, egoera biziki lanjerosa bihurtzen ari dela erantsiz. Muskek erantzun dio, irri zakarra ezpainetan eta X sarean, «ikusgarria segurtatuko» duela, gobernuko hainbat zerbitzutako iruzurrak eta mahaipeko jaidurak argira ekarriz... Epaile batek razzia hori doietatik geldiarazi du. Suspenseak dirau. Hollywooden bezala. Noiz arte?