Onintza Enbeita

Hizkuntza

2024ko urriaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Genozidioari gerra deitzen zaio. Indarkeria matxistak ez du hiltzen, emakumeak hil egiten dira. Bere senarrak drogatu, eta lo zegoen bitartean hainbat eta hainbat gizonek bortxatu zuten andreari loti ederra deitu diote egunkari ustez serio batean. Diru asko daukaten zazpi gizonek adingabeko neskak bortxatzen zituztela ez esatearren, haiekin oheratzen zirela idatzi digute behin eta berriz. Norbere hizkuntzan bizi ahal izateko eskubidea gauzatzen saiatzen bazara, inposatzen ari zara. Lodien kontrako nazka osasunaren aldeko aldarriekin makilatzen dute. Emakumeak lehen mailako hiritarrak garela ez onartzea gogorregi denez, feministok gauzak muturreregi eramaten ditugula hedatu da gizartean. 1936ko altxamendu faxistari Gerra Zibila izena ipini zaio eskola liburuetan.  

Kasualitaterik ez dago. Zerbaitegatik orokortzen dira espresioak, esaerak, hitzak. Ez dezagun ahaztu gauza bakoitzari bere izenetik deitzeak daukan garrantzia. Ez dezagun ahaztu, esaten ez duguna ez dela existitzen, edo beste era batera existitzen dela.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.