Ainize Madariaga

Herria herri izateko

2024ko maiatzaren 7a
05:00
Entzun

Ez zaitez kezka, Luzio/ Euria egiten badu/ logela barrenerako/ aterkiak baditugu», erran dio Jule pertsonaiak adiskideari. Eta, euria hasi du tanko tenoreko.

«Beren ohiturak ez dira beren gurasoenak bezalakoak; aurpegiz ere aldatzen ari dira! Eta hala, gure herria ez da gure herria, beste baten kopia txar bat baizik», arrangura adierazi zuen Jule Fernandez Zabaletak 1923an, Doneztebeko mintzaldian. Baina bazuen aterabidea ere: «Lur honetako andre gazte eta neskatxak, lur honetako jaunak! Euskaraz eginez gero, zuen herrian gehiago balioko duzue».

Mendea iragan berritan, egur bereko ezpaleko eleak behatu genizkion Ihitz Iriarte artista handiari pastorala bukatu-eta, hiriburuko San Frantzisko eskolako larrainean, justu Fernandez Zabaletak lan egin zuen lekuan: «Gure asmo eta indar guziak apustu hauek egiteko; herritarrek herritarrentzat egindako kultura; honek jende aktiboagoak eta ekintzaileagoak egiten dituelako. Ez dugu konplexurik gure tresnetan eta hau bada haietako bat».

Geure tresnak geureganatzen segi dezagun, geure buruen balioak handituz. Denok irabazle jalgitzen baikara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.